59. Beti Kontu


AURTENGO LEHENENGO ALEA!

Gu Lara Agirre eta Asier Diaz gara, DBH 3.mailako Prentsa Tailerreko ikasleak. Ikasturte honetako lehenengo aleari sarrera eman nahi diogu. Hona hemen aurrerapen labur bat!


-Informazioaz blai: A21ean biodibertsitateari buruz hitz egingo dugu  eta GMHZko Gizarte Integrazioko ikasleek gaixotasun mentala landuko dute.


-Ikastolako proiektuak: Holandako Groenloko ikasleekin egindako elkartrukea eta Nagore Muruari eta Olaiz Jimenez de Aberasturiri elkarrizketa.


-Bizikidetza: Arantzazu Goitiaren eskutik ikasleon eskubideei eta betebeharrei buruzko informazioa.


-Pertsonak ezagutzen: Musikarekin zerikusia duten ikasleei eta irakasleei elkarrizketak..


-Berriak: Gabonetako jaialdia, Adimen anitzak eta You tube munduan buru-belarri dabilen ikasle bati elkarrizketa.

.

-Iritziak: DBH 1.mailako proiektu berria.


-IKT: Pokemon GO eta aurrerapen teknologikoak, baita denborapasak.



Zorion agurra





JOAN ZAIGU UDAZKENA!
Udazkena dela eta, Haur Hezkuntzako bost urteko umeek gurasoei aurkezpena eskaini zieten erakusketa baten bitartez.