IKASTAROAREN AZALPENA-HELBURUAK

Gero eta handiagoa da gure gizartean duen garrantzia eraginkortasunez komunikatzen jakiteak. Hori eskolan ere islatzen da: ikasgai guztietan eskatzen zaie ikasleei gai bati buruz jendaurrean aritzea, azalpenak ematea, bere ideiak defendatzea gai baten aurrean (eztabaidatzen ikasi, noiz isildu behar dugun, noiz hitz egin, diskurtsoa egituratu…). Azalpenak hizkuntza guztietan egin behar izaten dituzte, batzuk hobeto aritzen dira euskaraz, besteak gazteleraz edo ingelesez. 

Ikastaro honetan hiru hizkuntzetan trebatzeko aukera izango duzue, jendaurrean hitz egiteko behar diren oinarrizko ezagupenak bereganatzearekin batera.



Helburuak

·         Norberaren komunikazio-gaitasuna lantzeko praktikak egitea hiru hizkuntzatan: INGELESA, EUSKARA ETA GAZTELANIA.

·         Norberaren emozioak (mugak, beldurrak,…) ezagutzea eta gestionatzen ikastea.

·         Norberaren komunikazio-gaitasunak hobeto ezagutzea.

·         Komunikazio eraginkorraren oinarri teorikoak finkatzea.

Komunikazio ez-berbalaren ezagutza eta praktika. Gorputz adierazpena, keinu, eta beste hainbat errekurtsoen kudeaketa ikastea.












Comments