METODOLOGIA ARLO LINGUISTIKOETAN

Vídeo de YouTube



 Aurreko atalean aipatu ditugun hizkuntzen irakaskuntzarekin lotura duten hiru proiektuek agerian uzten dute hizkuntza gaitasuna garatzea dela ikastetxearentzat ardatz nagusietako bat; hori dela eta pixkanaka hizkuntza saioetan ohiko jarduerez gain didaktika-metodologia berriak erabiltzen hasi gara egungo ikasleriari erantzuna emango diotenak:

  • Ikasketa kooperatiboaren printzipioetan oinarritutako metodologiak, hots, ikasleen autoestimua,  aniztasunaren trataera eta bizikidetza hobetzeko asmoz, ikasleen arteko lankidetza sustatzen duen estrategia metodologikoaz ari gara.
  • Komunikazio-proiektu esanguratsuak: ikasleek hitz egin, entzun, irakurri, elkarrekin solasean aritu eta idatzi dezaten; hau da, hizkuntza komunikatzeko erabil dezaten eta erabilera horren inguruan gogoeta egin dezaten.
  •  Hizkuntzen arteko transferigarritasuna bermatzen dutenak.



·         IRAKURMENAREN ETA ENTZUMENAREN ULERMENA:

Azalpena: BIKOTEKA IRAKURTZEN proiektutik abiatuta pixkanaka garatuz, hobetuz eta aberastuz joan den proiektua HTB ikuspegiaren ildotik, hizkuntza guztietara zabaldu da, eta modu berean lantzen ditugu testuen ulermen jarduerak- irakurmenaren ulermena eta entzunaren ulermena.

BILAKAERA:

"Bikoteka Irakurtzen" Irakurtzeko gaitasuna garatzeko eta hobetzeko “berdinen arteko tutoretzan” oinarritutako programa da. 2011-2012 ikasturtean jarri zen praktikan proiektua 1.go DBHn EUSKARA ikasgaian. Pixkanaka-pixkanaka indarra hartzen joan da; horren adibide da 2012-2013an metodologia bera jarraituz  2. DBHn  “BIKOTEKA ENTZUTEN”  praktikaren ezarpena.

2014-2015 ikasturtean BIKOTEKA IRAKURTZEN ESTRATEGIA ZABALDU DA: IRAKURMENA ETA ENTZUMENAREN ULERMENA izena eman diogu eta hizkuntza guztietara zabaldu 1 eta 2.DBHn. Horretaz gain, sortu dugun tresnari esker guztiok garenez hizkuntza irakasle, 1 eta 2. DBHn zenbait arloetan ere ulermena (irakurriarena edo entzumenarena) modu bateratu honetan egiteko aukera izango lukete etorkizun batean. 

 

           2014-2016. Ikasturteetan zehar egindako lana:

           Ulermena, bai ahozkoa bai idatzizkoa, era digitalean eta bateratua: bikoteka irakurtzen estrategia erabiliz ulermena eta irakurmena lantzen ari gara Euskaran,  Gaztelanian, Ingelesean eta Frantsesean, DBH 1 mailako sei taldeetan, DBH 2 mailako sei taldeetan eta DBH 3ko 5 taldeetan ezarri da curriculumak koordinatuz. Ikas-irakas prozesurako material digitalak eta ikasleek sortutakoak sites berean jarriko dira, une oro ikasleek eskura izan ditzaten. Sites batean testu eta audio guztiak jarriko ditugu; bertan, galderak driveko formularioen bidez erantzungo dituzte ikasleek. Erantzunak, irakasleari iritsiko zaizkio eta itxiak direnak  Flubaroo aplikazioaren bidez zuzenduko dira. 
          
 Ikasle etorri berriek ere parte hartuko dute  lan honetan sitesean txertatuko diren material egokituarekin.

         


·         IDAZMEN BATERATUA:   



Idazmenaren irakaskuntza eta ebaluazio bateratua, webquestak eta errubrikak erabiliz.Azalpena: IDAZMEN BATERATUA

 

 

 

Proiektu hau 2013-2014/2014-2015 ikasturteetn gauzatu da DBH 1 eta DBH2ko ikasleekin. 2013an Euskal Hizkuntza eta Literaturako mintegiak, Gaztelania eta Literaturako mintegiarekin batera idazmenaren irakaskuntza eta ebaluazio proposamen bateratua egitea erabaki genuen. Aldez aurretik Euskal Hizkuntza eta Literaturako Departamentuan genuen eskarmentuaz baliatu ginen. Ondorioz, Hizkuntza arloko curriculum edukiak modu bateratuan landuz, eta idazmena helburu duen proiektuen bidezko metodologian oinarrituz, abian jarri ginen. Hala, Hizkuntza batean ikasitakoa bestera transferituz eta alderantziz ari gara lanean; metodologia bera erabiliz. Testu-tipoa da proiektuaren ardatz nagusia, eta 3 testu mota lantzen ditugu aurtengo edizioan: ipuina, eskutitza eta deskribapena Horretarako webquestak eta errubrikak hartu ditugu bitarteko.

 

Webquestek mini proiektuak sortu eta proiektuen bidezko irakaskuntza bideratzeko aukera ematen digute, teknologia berriak erabiliz. Errubrikak, berriz, ekoizpenak ebaluatzeko tresna ezin hobeak suertatu zaizkigu. Honek guztiak bi hizkuntzetako irakasleen artean lan adostu eta bateratua egitea ahalbidetu digu.

 

Testu generoak lantzeko irakasleon artean webquest adostuak sortu ditugu. Webquestetan testuak lantzeko behar diren eredu eta jarduerak txertatu ditugu eta proiektu bakoitzaren amaieran ikasleei testu ekoizpena eskatu diegu, euskaraz zein gazteleraz. Ikasleek egindako lanak baloratzeko, testu bakoitzari dagokion Errubrika adostu dugu irakasleon artean, Ebaluazio Diagnostikoak erabiltzen dituen errubrikak eredu hartuz; hauek gaztelaniaz zein euskaraz era berean ebaluatzeko balio izan digute. Errubrikak aurretik adostuta zeudenez, ikasleek ezagutu ahal izan dute zein irizpideren arabera ebaluatuko diren beraiek idatzitako testuak.


2015-2016 ikasturtean bide beretik jarraituz Idazmen Bateratua 3. DBHko ikasleengana iritsi da.

 

Ondorioak argiak dira:

 

·         Lizardiko Hizkuntza Proiektuaren urrats bat betetzen ari gara.

·         Metodologia berritze prozesuan beste urrats bat eman dugu.

·         Aniztasunari erantzuteko modu egokia dela egiaztatu dugu.

·         Departamentu arteko koordinazioa eta elkarlanaren onurak ikusten ari gara, bai irakasleen lanaren, bai ikasleen ikas-prozesuaren ikuspuntutik.

·         Komunikazioaren gaitasunaren ikas-prozesuak duen garrantzia bistaratu da ikasleen aurrean.

·         Ikasleek lana errazago eta hobeto egiteaz gain, emaitzak hobetu egin dituzte.

·         Irakasleen zein ikasleen asebetetze maila hobetu da.

·         Departamentuen arteko elkarlanerako eredu berritzailea sortu dugu.

·         Ikasle-irakasle arteko harremanak hobetu dira, irakaslea ikasteko bide lagun bihurtu baita.

·         Ebaluazioa ez da hain beldurgarria ikasleentzat, metodologiari eta egindako lanari erantzuten baitio bete betean.

·         Ikaslea eta bere garapena da gure helburua, eta gure lana egiteko erak laguntzen digu.

·         Gure ahalegina lagungarria izaten ari da besteentzat, praktika ontzat hartu baita, ikastetxean bertan eta ikastetxetik kanpo.

·         Hizkuntza, Hezkuntza Proiektuaren ildo estrategikoa dela sentitzen dugu benetan


·         HIZKUNTZETARAKO PORTFOLIOA: LANGTOKIA.WEEBLY.COM-etik PORTFOLIO DIGITALA LIZARDIra

LIZARDI PORFOLIO DIGITALA


“Autonomous learning” edo “ autonomia sustatuz ikasi”  filosofia eta TIC edo teknologia berrien erabilera uztartu nahi izan ditugu bloga hizkuntza ikasgaietako  parte izan dadin proposatzerakoan. Ingeleseko irakasleak 2011-2012an hasi ziren,  eta 2012-2013an  3.DBHn euskara ikasgaian egin genuen horren aldeko apustu.

2013-2014. urtean 3.DBHn egin genue euskaran eta ingelesean Batxilergoan.

EUSKARA BLOGA 

ELEANITZA BLOG

3.DBH ENGLISH BLOG

2014-2015 ikasturtean HTBri erantzunez, eta IKTek ematen dizkiguten erraztasunez baliatuz  haratago joan nahi izan genuan eta lau hizkuntzetarako blog- web orri bakarra sortu genuen WEEBLY euskarriaren  bidez DBH 3n, honela deitu genion: 

LANGTOKIA: language/lan/tokia hitzak konbinatuz, izan ere hizkuntza guztietarako web orria izango zen.

Helburu nagusia: hizkuntza komunikazio-gaitasuna era digitalean garatzea modu bateratuan; horrela, ikasleen gaitasunak garatuz.
DBH 3. mailako bost talde eta dibertsifikaziokoarekin aritu ginen horretan.

3. DBH aukeratu genuen bide hau hasteko maila gisa; alde batetik, 2.DBHn informatikan web orri bat sortzen ikasten dutelako "weebly"  erabiliz; horrez gain, 1 eta 2. DBHn teknologia berrietan trebatu dira pixkatxo bat:  drive, gmail, bideoak igo, google bilaketak, prezi, power point...eta bestetik, heldutasun maila jakin bat badutelako maila honetan autonomiaz blog edo web orri  pertsonala sortu ahal izateko.

LORTU NAHI GENUENA ZERA ZEN...

·         Hizkuntzek duten transferigarritasunaz ohartzea.

·          Ikasleek autonomia garatzea, beraientzako espazio bat da.

·         Gelan "isilik" dauden edo ikusten ez diren ikasleek ahotsa izatea.

·         Inklusibitatearen lagungarri izatea.

·         Autoestimua igotzen laguntzea: ziurtasuna ematen die,…

·         Hizkuntza erabiltzeko aukerak zabaltzea: irakurri, idatzi, entzun...komunikazio-gaitasuna garatuz.

·         Hori guztia teknologia berriak lagun, hauen bitartez lan eginez hauetan ere trebatuz. 

·         Irakaslearenganako gertutasuna areagotzea.

2015-2016 ikasturtean

 ALDAKETA: LANGTOKIA izenetik LIZARDI PORTFOLIO DIGITALA izatera igaro zen: 3. eta 4. DBHko ikasleak aritu ziren porfolioa osatzen. 4.mailakoak 3.mailan sortutakoa osatuz eta elikatuz, 3. mailakoentzat,berriz, aukera berria izango zen.

2016-2017ikasturtean

Pausu bat gehiago HIZKUNTZETARAKO PORTFOLIOA izan dena IKASGAI GUZTIETARAKO PORTFOLIOA izatera igaro da. DBH 3n kokatu dugu esperientzia. Pixkanaka ari dira ikasle eta irakasleak tresna ezagutu eta ematen dituen aukeraz aprobetxatzen. Bitartean, DBH 4en dauden ikasleak aurreko urtean hizkuntzetarako sortutako web orriarekin jarraitzen dute.
Comments