KOMUNIKAZIO-GAITASUNA ARLO EZ LINGUISTIKOETAN

ELKARREKIN ERRAZAGOA DA2013-2014 IKASTURTEA:
 


HTB filosofiaren baitan, hizkuntzei bereziki dagokien alderdiaz gain, garrantzi berezia eman diogu arloko irakasleek komunikazio-gaitasunaren garapenean duten garrantziari.


Alde batetik,  hizkuntza idatzian "zuzenketa bateratua" ri heldu diogu; hots, edozein ekoizpen idatziaren aurrean hizkuntzari balio jakin bat emateak duen garrantziaz ohartuta, ekoizpenak zuzentzeko eredu bateratu bat sortu dugu. Mintegi guztiek bere ebaluazio-irizpidetan txertatu dute hizkuntzari dagokion balioa, sortutako eredua bere arlora egokituz.


Bestalde, ahozkoari helduz, ikasleek ahozko azalpenak egiten dituztenean denok beretsu jokatzeko irizpideak bateratu ditugu eta horretarako “ahozko azalpena” baloratzeko errubrika sortu da.

Bide honetatik jarraituz eta etorkizunera begira Hizkuntzaren Trataera Integratua eta integralaren lemapean, ikasleen Komunikazio-gaitasunaren garapena guztiok dugun ardura  izanik pausu txikiak ematen joango gara urtez urte, helburu txikiak markatuz arloetan ere bai.  


IKASLEEN IDAZTEKO GAITASUNA HOBETZEN


























HTBren diagnosian ateratako ondorioaz jabetuta, hots, denok garela hizkuntza irakasle eta beraz, badugula hizkuntzaren erabilera egoki eta zuzenean erantzunkizuna, honako ekimena eraman dugu aurrera:
Ikasleen ekoizpen idatzien zuzentasuna bermatzeko asmoz eta egiteko honetan (HTB) Hizkuntzen Trataera Bateratuaren garrantziaz ohartuta, irakasle guztiok(hizkuntzetakoak eta arloetakoak) ekoizpen idatziak baloratzeko eredu bat prestatu dugu eta hirugarren ebaluazioan mintegi bakoitzeko kide batek praktikan jarri du. Ondoren, praktikan jarri dutenen iritziak eta ekarpenak jaso dira. 
ONDORIOAK: 

  • Aplikatzeko ERRAZA.
  • BEHARREZKOA ETA BALIAGARRIA izango dela pentsatzen da.
  • PROPOSAMENA :NOTA OSOAREN %10 -    0.5 KOHERENTZIA/KOHESIOA ETA 0.5 ZUZENTASUNA

















































































































































































































 
2014-2015 IKASTURTEA:
Irailaren zehar mintegiz mintegi  irakasleei aurreko urtean adostutako "Zuzenketa-Bateratua" egiteko eredua praktikan jartzeko ahalegina egin dezaten eskatu zaie. Horretarako, mintegi bakoitzak eredua bere jarduna eta programazioko irizpideen arabera moldatu du.Hartu dituzten erabakiak (non, nola eta noiz aplikatuko duten) hizkuntza proiektuaren koordinatzaileari bidali dizkiete eta ikasleei adierazi diete horretan hasiko direla. 
Tutoreek ere azaldu diete ikasleei ikastetxeko erabakia.
Oso garrantzitsua da prozesu honetan ikasleak kontura daitezen arloko irakasleak izan edo ez, guztiok baloratuko dugula hizkuntzaren erabilera zuzena. Uste dugu, horrela eginez gero ikasleak ohitu egingo direla eta hizkuntzari gehiago erreparatuko diotela, komunikazio-gaitasunaren garrantziaz ohartuz eta hizkuntzaren erabilera zuzenaren garrantziaz jabetuz.

2015-2016 IKASTURTEA:


Ikasturte honetan zehar AHOZKO AURKEZPENAK modu  bateratuan egiteko errubrika aurkeztu zaie arlo ez linguistikoetako kideei, beraiek bere ikasgaira moldatu dezaten hala behar izanez gero eta praktikan jar dezaten.
Helburua da ikasleak konturatu daitezela ahozko azalpenak egiterakoan edozein arlo izanik ere irizpide berak ditugula irakasleok, eta kontu bera aplika dakiekeela euskara ikasgaian edo biologiako azalpen bat egiterakoan kasu. 










ĉ
Marina Aranzabal,
Apr 3, 2016, 10:33 AM
ĉ
Marina Aranzabal,
Apr 3, 2016, 10:33 AM
Ĉ
Marina Aranzabal,
Nov 20, 2014, 8:20 AM
ĉ
Marina Aranzabal,
Nov 20, 2014, 8:15 AM
ĉ
Marina Aranzabal,
Nov 20, 2014, 8:16 AM
ĉ
Marina Aranzabal,
Nov 20, 2014, 8:16 AM
ĉ
Marina Aranzabal,
Nov 20, 2014, 8:15 AM
ĉ
Marina Aranzabal,
Nov 20, 2014, 8:16 AM
Comments