IKASTURTEKO INFORMAZIOA

Lekeitio BHIren hasiera Lanbide Heziketan dago; izan ere, 1975ean hasi zen Lekeitioko LH Atala zeritzona Elektrizitate eta Administratiboko lehen graduak eskaintzen, Bilboko Atxuri auzoko Emilio Campuzano zentroari atxikita. Eta horrela jarraitu zuen 1983 urtera arte. Garai hartan REM edo Irakaskuntza Ertainen Erreformarekin eta D ereduaren ezarpenarekin, Larrotegi auzoan ikastetxea eraikitzeko lanak hasi ziren. Ikastetxe berria 1990-1991 ikasturtean inauguratu zen, Kurtxian behera datorren errekastoaren izena hartuta: Iturriotz. 

Baina LOGSE Legearen ondorioz, DBHko 1. eta 2. mailak Iturriotzera etorri ziren eta txiki geratu zen Iturriotz. Ondorioz, Lanbide Heziketako graduak, ordurako Erdi Mailako Ziklo bihurtuak Ateako eraikinera igaro ziren.  Gainera, 1997-1998 ikasturtean, bat egin zuten Ondarroa eta Lekeitioko institutuek eta ikastetxeak Ondarroa-Lekeitio BHI izena hartu zuen. 

Bat egiteak 2008ra arte iraun zuen. Hortik aurrera bakoitzak bere bideari ekin zion. 


DZANGA LEKITXORA!!! Hemen gaude: