Administrazio kudeaketako ikasketak amaitzean, zer egin dezaket? Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu: • Administrari laguntzailea. • Bulegoko laguntzailea. • Kobrantza eta ordainketetako administrari laguntzailea. • Merkataritzako administraria. • Langileen kudeaketako administrari laguntzailea. • Herri-administrazioetako administrari laguntzailea. • Harreragilea. • Bezeroen arretarako enplegatua. • Diruzaintzako enplegatua. • Ordainbideetako enplegatua.
Bestela, ikasketa hauekin jarrai dezakezu: • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin. • Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin. • Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita. • Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek herri-administrazioetan zein edozein jarduera-sektoretako eta, batik bat, zerbitzu-sektoreko enpresa txikietan, ertainetan edo handietan egingo du lan. Administrazio-laguntza eskainiko du enpresa eta erakunde horietako administrazio eta kudeaketako zereginetan, eta arreta emango die bezeroei eta herritarrei.
(GURASO ZEIN IKASLEENTZAT)
|
|