EZTABAIDA AGORA‎ > ‎

PLATON INSTITUTUAN!

publicado a la‎(s)‎ 14 nov. 2016 4:02 por Leire Pikaza   [ actualizado el 14 nov. 2016 4:10 ]

   
Ostia .....!!!!!! Platon
 filosofo ospetsua gure institura etorri omen da eta  ..... hona hemen bere gogoeta!!!!!
Zuzendaritzatik pasa zen eta izandako elkarrizketa EZTABAIDA AGORAn dago jarrita!

PLATON: Egunon Zuzendaritza Taldea! Benetan diñotzuet hamen txisa egitea asuntu filosofikoa dela benetan!
Z. T. : Zergatik Platon?
PLATON:  Hain sinplea den gauza bat, txisa egitea, alegia, Filosofiako curriculuma baino konplikatuago bihurtu dozuelako.
Z.T.: Platon adiskide maitea, hainbeste urte eta mende zeure "kabernan" sartuta egon zara ta ez zara entera hamen gauza asko aldatu direla. Gaur egun gure gazteak konpetentzietan heziten doguz. Kasu honetan txisa egiteko konpetenteak izan behar dira..
PLATON: Ein !!!!! Ez dot piperrik ere ulertzen!!!
Z.T. : Aurreko ikasturteetan gure ikasleek ez zekiten txisa zelan egin behar zen, eta komunak erabiltzen zituzten "agora" modura: bilerak, mezu subertsiboak eta  sabotaje eskatologikoak egiteko. 
PLATON: Agian "haitzulotzat" hartuko eben.
Z. T. : Horregatik sortu dogu AGORA EZTABAIDA gure WEB ORRIAN komunetan egiten zena bertan egiteko.Gure Haitzulo digital honetan ideia disdiratsuak, mundua harritzekoak ... gura ditugu sortu. 
PLATON:  Eureka! Orain bai ulertzen dot! lehenako euskaldunak ere batzen ziren Gernikako arbola-agoraren antzerako zeozer nahi dozue egin.
Z. T. Horrenbeste, horrenbeste ere ez, Platon!
PLATON: Hummmm ..., Elkarrizketa eta eztabaida beharrezkoak dira gure gazteak hezitzeko.
Z.T.: Ya lo creo, Maestro! By the way, Zelan ikusten duzu gure ikastetxea?
PLATON:  Ikastetxea?  Kartzela itxura hartu dotzat!!!
Z.T. : Bai, Jauna, ez daukagu beste erremediorik; kanpoko eraso eta bandalismoaren kontra ez jaku bururatzen beste neurririk. Sarritan kanpotik eta barrutik erasoak pairatzen ditugu .., lapurketak, zikinkeria, apurketak ... Zelan aurre egin arazo horri?
PLATON: Antza denez, zeuen konpetentzietan oinarritutako heziketak ez du balio izan gizarte zibiko bat eraikitzeko!, Zergatik ez dozue erabiltzen EZTABAIDA AGORA hau gai hori ere tratatzeko? Igual, ikasle euskaldunek mundua harritzeko ideiak sortzen ditue! Eman aukera Lekeitio BHIko ikasleei pentsatzen hasteko eta filosofoak bihurtuko dituzue!


                          

Comments