EZTABAIDA AGORA

ETXEKO LANEN INGURUKO HAUSNARKETA
 IRENE KAZALIS-en IRITZI ARTIKULUA

ETXEKO LANEI GREBA

Irakasle askoren uztez, etxeko lanak errepasatzeko, jakin mina sortzeko eta gauza askotarako balio dute. Baina geu gara egin behar ditugunak eta gurasoak laguntzen digutenak. Horregatik leku askotan greba egin dute. Etxerako lanik ez! Zer uste duzu zuk?

 

Ikasleoi ez zaigu ondo iruditzen etxerako lanak bidatzea, eta ez da arrazoi batengatik bakarrik, arrazoi asko daude. Adibidez, beste gauza batzuk egiteko denbora kentzen digute, izan ere, guk ere gure bizia dugu, kirola egiten dugu, lagunekin egon nahi dugu… eta lanek ez digute gauzak egiteko denborarik uzten.

 

Irakasleak etxeko lanak zigor bezala erabiltzen dituzte, eta zenbat eta haserreago egon irakaslea, orduan eta gutxiago azaldu eta lan gehiago bidaltzen dizkigute. Horregatik, gure helburua lan horiek bizkor bukatu eta beste gauza batzuk egitea izaten da. Azkar bukatzeak, kopiatzea dakar eta gelakideren batek eginda badauzka, koadernoa uzteko edo argazkia bidaltzeko esaten diogu eta ez dugu ezer ikasten.

 

Horrez gain, klasean eman ez ditugun gauzak bidatzen dizkigute eta ez ditugunez ulertzen, ez dakizkigu egiten. Horregatik, lanak egin gabe eramaten ditugu eta irakasleak “negatiboa” jartzen digu.

 

Etxeko lanek ez dute dena txarra, zerbait ona ere badaukate, gelan egindakoa errepasatu eta azterketaren egunean dena argiago izatea eragiten dute. Baina pasa barik.

 

Ondorioz, hau guztia esan eta gero nik uste dut testu hau irakurtzen ari zareten irakasle guztiok bidatzen dizkiguzuen lanei buruz hausnartu eta lan gutxiago bidali beharko zeniguketela.