AZKEN BERRIAK‎ > ‎

Lekeitioko Eskola arteko Udal Foroa

publicado a la‎(s)‎ 7 jun. 2018 4:04 por Zuzendaritza Lekeitio BHI   [ actualizado el 7 jun. 2018 4:05 ]
Urtero moduan, atzo Lekeitioko Eskola, Institutua eta RM Azkue ikastolako eko-ordezkariak Lekeitioko alkatea den Koldo Goitia jaunarekin bildu ziren Eskola Agenda 21etik ikasturtean zehar ikastetxe bakoitzean jorratu diren ekintzak azaltzeko. Aurtengo erronka Naturarekiko Harremana sendotzea izan da eta datorren ikasturtean ere harreman hori sendotzen jarraituko dute 3 ikastetxeak. Proiektuaren aurkezpena egin eta gero Alkateari galdera zuzenak botatzeko unea ere egon zen eta gure ikasleen parte hartzea oso handia izan zen. Argi dago herri honetan badagoela jasangarritasunataz kexkatzen diren herritarrak eta tartean Lekeitio BHIkoak. Zorionak zuen atzoko ekarpen interesgarriengandik

ą
Zuzendaritza Lekeitio BHI,
7 jun. 2018 4:04
Comments