AZKEN BERRIAK‎ > ‎

LANBIDE HEZIKETAKO IKASLEEK STARTINNOVAKO 1º SARIA IRABAZI DUTE

publicado a la‎(s)‎ 15 mar. 2018 5:12 por Lekeitio BHI Institutua

Lanbide Heziketako Administrazio Kudeaketako ikasleak, ekintzailetza bultzatzeko Startinnovako 5º ekimenean, 793 ikasleen artean, “Electric Hair” empresa proiektuarekin Mikel Guijas, Deiene Aranzeta, Jone Blanco, Ibai Saenz eta Izaskun Belaustegi turoreak lehenengo saria lortu dute, 18 urtetik gorakoen kategorian. Martxoaren 12 an Pitch ekitaldian, EHU-ko Ekonomia eta Enpresa fakultatean, Sarrikon, lau neska mutilek beraien egitasmoa defendatu dute.

Epaimahaia Hezkuntza eta Ekintzailetza mailan onespen handiko profesionalez osatuta zegoen: Jorge Garcia del Arco: Improve Changetik; Mila Gallastegi: Bilbo Ekintzatik; Iñaki Mujika: Tknikatik; Jon Barrutia: E.H.U.tik; Eider San Antonio: Banco Sabadelletik eta Alfonso Gómez: EL CORREOtik. EL CORREO egunkariak emandako bultzadaz gain, Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Udalak, Banco Sabadell, Barakaldo, Sestao eta Getxoko Udalek, Michelin Fundazioa, Bridgestone, ARM Robotics eta Luperlanek ere babestu dute. Martxoaren 13an sari banaketa izan da Jimby Aretoan, epaimahaiak ikasleek egindako lana zoriondu ondoren, lehenengo saria eman diote Lekeitio BHIri Lekeitio BHIko zuzendaria den Andeka Uriartek oroigarri bat jaso du eta ikasle bakoitzari portatil bat eta diploma eman diete.

“Electric Hair” Lea Artibai eskualdean kokatuta dagoen etxez etxeko kalitatezko ileapaindegi eta estetika negozioa da.

ZORIONAK!!!
Comments