Scratch

Zer da

Scratch umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentzatzeko aukera eskeintzen du.
Scratchek, besteak beste, hurrengo aukerak eskaintzen ditu:
  • Pentsakera logiko eta algoritmikoa garatzea
  • Era ordenatuan eta metodikoan arazoak ebazteko metodoak garatzea
  • Nork bere lanari buruzko autodiagnosia egiteko ohitura garatzea
  • Nork bere ideiak zalantzan jartzeko ahalmena garatzea
  • Abiapuntu sinpleetatik emaitza konplexuak lortzeko gai izatea
  • Norberaren gaitasunen arabera, erritmo egokian lan egiteko ohitura izatea
  • Kontzeptu matematikoak ikasi eta bereganatzeko/barneratzeko aukera: koordenatuak, aldagaiak, algoritmoak, ausazkotasuna...
  • Programazioaren oinarriak ikasteko aukera izatea
  • Baliabide teknologiko desberdinak erabiltzeko aukera: soinuak, irudiak, testuak, grafikoak…
  • Ezagutzaren trukearen bitartez elkarrekiko ikasketa ahalbideratzea

Historia

Scratch, MITeko (Massachussets Institute of Tecnology) Media_lab laborategiko "The Lifelong Kindergarten Group" taldeak garatzen du, Mitchel Resnick-ek zuzendua eta 2007ko udan agertu zen lehen aldiz. Diseinuan, lehentasun nagusia lengoaia eta ingurune intuitiboa egitea zen, programazioan aurretiko esperientzia ez zuten haurrentzat. Honela, koloretako blokeen bitartez programatzen den tresna da. Programazioa ez da konpilatu behar eta edozein momentuan abiatu daitekenez aldaketak segiduan egin daitezke programazio esperientzia oso arina bihurtuz.
Scratch da Scratch programaren maskota

Scratch 1.4

Nahiz eta lizentzia irekia ez izan, iturburua (source code) erabili daiteke edozein erabilera ez komertzialarentzako. Hau dela eta, badaude zenbait spin off Scratchen erabilera aberasten dutenak: batik bat, S4A, AppInventor...; bestalde, zenbait fabrikanteek euren moldaketan egiten hasi dira gailu eta kit desberdinak erabil ahal izateko Scratchen bitartez, adibidez: Lego, mOway...

Scratch jaio zenetik garapen desberdinak jaso ditu. Lehenengo bertsioaren zenbait aktualizazio askatuak izan dira 1.4 bertsiora heldu arte. 

Scratch 1.4-ren interfazea

Scratch 1.4 izan da orain arte egon den bertsiorik erabiliena eta hedatuena. Multiplataforma eta multilingue denez, edozein pertsonak erabili ahal izan du. Scratch 1.4 hiru plataformatatan erabilgarria da: Windows, MacOS eta GNU/Linux. Hiru kasuetan instalableak jeitsi eta klik bikoitza eginez instalazio morroia abiatuko da. Instalableak jeisteko:

Instalatu ondoren (berez ingelesez egiten da) edozein hizkuntza aukera dezakezu, euskara barne. Honetarako goian eta ezkerraldean dagoen munduaren ikurrari sakatu eta aukeratu zure hizkuntza. Aukeraketa hau Scratchen erabileraren edozein momentuan egin daiteke. Programatzen ari zarena beste hizkuntza batean ikusi nahi baduzu ere.

Eleanitza

Scratch software askea denez munduko hizkuntza desberdinetara itzultzeko aukera egon da, eta gaur egun ainbat hizkuntzetan erabil dezakegu. Gainera edozein momentuan alda daiteke interface-aren hizkuntza batetik bestera aldatuz.
1.4ko Hizkuntza, Gorde eta Partekatzeko botoiak

eMunduko bolari sakatuz, aukera dezakezu zure hizkuntza. Behin hizkuntza aukeratu ondoren, komeni da sarritan ez aldatzea. Eguneroko erabileran behin ohituratzen zarenean komandoen izenak hizkuntza batean irakurtzen, aldatzerakoan zailagoa izaten baita programa baten ulermena.
Aukeratu daitezkeen hizkuntza batzuk

Scratch 2.0

Scratch 2.0 logoa

2013ko udan 2.0 bertsioa askatu zen. Bertsio honek zenbait berrikuntza ekarri zituen. Garrantzitsuena web ereduko aplikazio online batean bihurtzea izan zen. Hau da, Scratch 2.0 ezin da jeitsi eta instalatu (edit: badirudi bertsio instalable bat askatuko dutela, baina ez dago plataforma guztietarako erabilgarri) beraz interneterako konexioa behar da erabiltzeko.
Scratch 2.0 ren interfacea

Interneterako konexioaren beharrak, zenbait kasutan 1.4 erabiltzen jarraitzearen ondorioa ekarri du eta beraz gaur egun bi bertsioak oso erabiliak izaten ari dira.

Scratch gailu mugikorretan?

Scratch garatu zenean gailu mugikorrak, hau da tablet eta smartphone-ak, ez zeuden oso hedatuak beraz ez zute doitu programaren itxura gailu mota honetarako. Apple-ek iPad-a plazaratu zuenean Pyonkee izeneko adaptazioa atera zuten, baina egia esan, nahiko desegokia da eta erabiltzea eta oso zaila egiten da ez baitago gailu taktiletara egokitua.

Pyonkee, iPad batean.

Scratch 2.0-ren berrikuntza atera zutenean, dan-danok espero genuen gailu mugikorretarako konpatiblea izatea, baina ez, ez zuten horrela egin eta beraz, ezin daiteke erabili iOS sistemadun gailuetan ezta Android gailuetan ere. Beraz, oraingoz, ordenadoreetara soilik mugatzen den aplikazioarekin konformatu beharko gara.

Scratch 1.4 vs. Scratch 2.0 

Scratch 1.4 eta 2.0 bertsioak produktu desberdinak izan arren estuki erlazionatuta daude. Scatch 2.0 berriagoa da eta funtzio berriak ditu. Kontuan hartu Scratch 2.0 retrokonpatiblea dela, hau da, 1.4rekin egindako programak exekutagarriak dira 1.4-n.

Scratch 2.0, on line bertsioa da. Ez da behar ezer instalatzerik beraz soilik webgunera joan behar da eta listo! Arazoak hasiko dira gailu mugikorretatik sartzeko gogoak badituzu. Azaldu dugun bezala... porrot! On-line programatzeko ordenadore bat behar izango duzu, ez baita konpatiblea Android edo iOS-rentzako.

Bestalde.Scratch 1.4 bertsio deskargagarria denez, badago Lego WeDo, Makey-Makey edo bestelako hardware kit batzuk lotzeko aukera. Aldiz, Scratch 2.0-ri lotzeko zenbait trikimailu egin behar zaizkio. Nahiz eta pixkat korapilatsuagoa izan egin, egin daiteke.

Scratch 2.0-ren interfacea pixkat aldatu zuten eta ohituta bazaude zenbait gauza aurkitzea kostatuko zaizunez hemen daukazu Scratch 1.4 programaren parte desberdinen funtzioen gida.

Scratch 1.4-ren interface-a

scratch.mit.edu

1.4ko Hizkuntza, Gorde eta Partekatzeko botoiak

Scratch 1.4-an agertzen den goiko ataleko ezkerreko ikonoetatik bi oso funtzio berezia dute. Alde batetik artxibo eta gezi baten forma duenak balio du Scratch 1.4-n egindako programak scratch.mit.edu-ra igotzeko. Behin igota, egindako programa nabigatzailearekin ikusi aha izango duzu esandako scrach.mit.edu-n sartzen bazara.
Scratchen jaiotzatik, partekatzea izan da bere helburuetako bat. MITeko egileek remix kultura barren barrenetik izan
zuten eta ondorioz, Scratchekin oso erraza da beste batek egindako programa bat ikertzea, hobetzea, aldatzea...


Honetarako scratch.mit.edu-n sare sozial baten antzerako webgunea sortu zuten. Bertan izena eman eta zure profila editatu dezakezu, lagunak topatu daitezke eta eurek egindako produkzioak ikusi daitezke. (Scratch 2.0 erabiltzen baduzu, ez duzu prozesu guzti honi jaramonik egin behar, zuzenean on-line baitituzu zure lan guztiak).

Scratch-en leloa
Behin bertan aurkitutako lan bat deskargatu eta reprogramatzen duzunean, atzera igo daiteke originalaren egileak ikusteko nola hobetu edo aldatu duzun. Kasu batzuetan oso interesgarria da ikustea nola produkzio batzuk garatzen joen diren lan kooperatiboari esker.
Eskumako botoia
Scratch 1.4-tik scratch.mit.edu-ra igotzeko tutoriala

...eta gero zer?

Behin Scratch-en jantziz gero hainbat dira egin daitezkeen ibilbideak. Bai programazioaren bidetik zein errobotikaren munduan. Hurrengo diagraman ikus daitezke zeintzuk aplikazio edo plataformatan mugi daiteke Scratch-en bidez.
Scratch-en bitartez egin daitezken ibilbideak