Home

Lauro Ikastolako ZTIAM Tailerraren webgunea da hau eta 2009an jaiotako Teknologia 2.0 izeneko tailerraren luzapena da. Bere izena STEM kontzeptuaren itzulpen zuzena da, beraz, Science, Technology, Engineering eta Mathematics dira lantzen diren alorrak. 2015.urtetik aurrera ZTIM tailerrari A bat gehitu diogu Arts kontzeptua ere lantze hasi baikara.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan lantzen da, eta bertan egiten ditugun gauza guztien biltegia izan nahi du Site honek. Orokorrean Eskola 2.0k ekarri dizkigun berrikuntzei aurre egiteko estrategiak landuko ditugu: korreo elektronikoa, taldeko agenda, dokumentuen edizioa, blogen ekoizpena, webguneen garapena, programazioa...
Batetik, ZTIM tailerrean, estrukturak, makina sinpleak, elektrizitatea, oinarrizko kimika eta programazioa landuko ditugu. Bestetik, Scratch, umeei  zuzendutako programazioa ikasteko softwarearekin, gure jolastxoak, marrazki bizidunak, eta aplikazioak egingo ditugu. Lego WeDo eta Makey-Makey ere Scratch-ekin lotu daitekenez, aste batzuen ondoren, Legoz egindako robot edo gailuak programatzen ibiliko gara. 

Aurten be, Scratch Eguna jardunaldia ospatuko da eta bertan parte hartzeko aukera daukagunez, saiatuko gara gure buruak ondo trebatzen tresna liluragarri honekin.