ORDUTEGIEN JARRAIPEN BATZORDEA

2016ko azaroaren 16an ordutegi proposamen berrien jarraipen batzordeahirugarren aldiz bildu zen eta horren berri eman nahi dugu. Eskolako Ordezkaritza Organo gorenak eskatutako batzorde honek hirugarren bileran hurrengo lanak aurrera atera ditu.

  • Bigarren bileran azaldutakoaren ostean, jantokiko langileek, beraien ordutegian murrizketa jasango dutenek ordutegi aldaketa aurrera eramanez gero, beraien arrazoiak mahai gaineratu zituzten ordutegia aldatu ez dadin. Arrazoien artean, ikasleen jateko denbora, hiru urteko umeen lo kuluxka eta azken finean, beraien ustetan jantoki denboraren kalitate galera mahai gaineratu zituzten.
  • Bestalde, bigarren bileran azaldutako arrazoiak matizatu bahi zituzten. Klaserik egongo ez den arratsaldean emango diren eskolaz kanpoko ekintzak dohainik ez direla argi gelditzea nahi zuten. Argi dago dohainekoak ez direla izango. Oraintxe bertan ditugun eskolaz kanpoko ekintzak ere, ez dira dohainekoak baina, zati handi batean udalak diruz laguntzen ditu.
  • Ideia batzuen inguruan, ikuspuntu desberdinak daudenez, irekiak izango diren bilera informatiboak egitea pentsatzen da eta bertan, gurasoen, irakasleen eta langileen ordezkariak egotea pentsatzen da. Bilera hauek, abenduaren 13an, abenduaren 14an, abenduaren 20an eta abenduaren 21ean egitea pentsatzen da.


Besterik gabe bilera amaitutzat ematen da.



2016ko irailaren 28an ordutegi proposamen berrien jarraipen batzordea bigarren aldiz bildu da eta horren berri eman nahi dugu. Eskolako Ordezkaritza Organo Gorenak eskatutako batzorde honek bigarren bileran hurrengo lanak aurrera atera ditu:
  • Ordutegi aldaketarekin aurrera egitekotan, ikasleentzako nolako aukerak egongo lirateke eskola arruntik egongo ez litzatekeen arratsalde horretan. "ikastetxeak eskolak dituen baliabide guztiak ikasleen esku jarriko lituzke baita gelak ere" Ordutegi horretan ziba proiektuko ekintzak, jolas txoko proiektuko ekintzak, eskola kiroleko ekintzak eta eskolaz kanpoko ekintza desberdinak egin ahal izango ziren Ingelesa barne"
  • Ikasleek eskola arruntik ez duten arratsalde bat dagoenez astean zehar, eskola ordu gutxiago emango dituzte? "Ez, arratsalde horretan ematen ez diren eskola orduak beste asteko egunetan banatuko lirateke jantoki denbora murriztuz"
  • Familiek ikasleak eskola arruntik ez dagoen egun horretan jantokira ez eramatea pentsatzen badute, desberdin ordaindu beharko dute jantokia? "Ez, lau eguneko ohiko bazkaltiar figura dago eta egun horretan gelditzen ez bada, egun hori deskontatu egingo zaio baina, ohiko bazkaltiar bezala kobratuko zaio janokia erabiltzen dituen egunetan"
  • Irakasleek zertarako erabiliko lukete arratsalde hori? "Arratsalde hori formaziorako erabiliko litzateke, formaziorako 2 ordu jarraian izango lirateke, guztiz beharrezkotzat ikusten da aldaketa hau. Gure eskolak erronka haundi bati aurre egin nahi dio, benetan pentsatzen dugulako ikasleen ikasketa prozesuari berrikuntza ekintzek (sare hezkuntza, Eskola komunitateak, Elkarbizitza,... asko lagunduko diotela. Horrez gain, prozesuen digitalizazioa, lege berrietan formazioa, Hizkuntza desberdinen trataera bateratuaren proiektua eta programazioen aldaketa gure gain hartu behar ditugu eta formazio autodidakta zein gidatua egiteko denbora ezin bestekoa da, beti ere lan honek ikasleengan izango duen emaitza egokia kontuan hartuz. Horrez gain, kontuan hartu behar da gure ikastetxea hiru eraikuntzetan banatua dagoela eta bilerak egiterako orduan desplazamentuetan denbora asko galtzen dela."
  • Zeintzuk aukera ditugu ordutegi aldaketarako? "Ordutegi aldaketarako bi aukera hartzen dira egokiagotzat, jantoki denbora ordu erdi murrizten duena eta jantoki denbora ordu laurden murrizten duena, batzordeak gehiengoz, bietatik, ordu erdi murrizten duena ikusten du hobeto. Argiago ikusten da hurrengo esteka sakatuz." "Baina aukera biak Ordezkaritza Organo Gorenera eraman behar dira, Organu Gorenak erabaki behar baitu aldaketarik dagoen eta aldaketa egotekotan zein".
  • Jantokiko egoeran zein eragin izango luke? "Jantokiko denbora murriztuko litzate eta horren bestez, bertan ikasleen arteko lizkarrak egoteko denbora ere asko murriztuko litzateke. Bestalde, monitoreen lan denbora ere murriztuko litzateke."
  • Hiru urteko umeen arratsaldeko loan zer eragin izango luke ordutegi aldaketak? "erabakiaren arabera siesta ordu batekoa edo ordu eta laurdenekoa izango litzateke"
  • Bi urteko gelatan dauden hezitzaileen ordainketan aldaketak egongo lirateke? " aldaketak egongo lirateke bai Hezitzaile lanetik zerbait gehiago kobratuko lukete eta jantokiko lanetik zerbait gutxiago. Baina, azken finean beraien lanagatik ordaintzen den kuota beste faktore batzuren menpe dago eta gehien bat matrikula kopurari dagokion faktorearen menpe. hezitzaileen figura, urtero kolokan dagoen figura da eta beraz, hurrengo urtean ez egotea izan daiteke. Horren bestez, galdegai hau ez litzateke ez onura ez arazo izango".
Batzordeak, bilera honetan esandakoari eta eman diren azalpenei difusioa ematea, erabaki du. Lehenik eta behin, eskolako web orrialdean informazio ahalik eta zehatzena jarrita eta bestaldetik azaroan zehar mailaka edo zikloka familiak bilera informatiboetara deituta.

Bukatzeko, bilera honetara, Udaleko, eskolako eta familietako ordezkariak bertaratu dira.


2016ko maiatzaren 31n ordutegi proposamen berrien jarraipen batzordea bildu zela ezagutarazi nahi dugu. Horrez gain, adierazi nahi dugu batzorde hau eskolako Ordezkaritza Organo gorenak(OOG) eskatuta biltzen dela. Eskaera hau, OOG-aren 2016ko urtarrilaren 27ko aktaren 3. puntuan, aurkitu dezakegu. Literalki transkribatzen dugu aktaren zatia.

  •      "Terminada la votación se propone crear una comisión conjunta para analizar y buscar soluciones para proponer el cambio de horario para formación el curso que viene. Boluntari@s: Bea Guinea (irakaslea), Joseba (gurasoa), Martin (gurasoa), Mari Jose (gurasoa), Laura (gurasoa), Estibaliz (gurasoa), Iker (Udaletik)guraso delegatuak,…
  • Falta por definir qué días y en que horario se reuniría ésta comisión."
Lehenengo bileran, batzordearen aurkezpena eta funtzioak, beste ikastetxe batzuetako ordutegiak, sortuko liratekeen arazoen zerrenda eta hurrengo bilera baterako deialdia jorratu dira.



Subpáginas (1): PROPOSAMENAK / PROPUESTAS
Comments