BERRIAK‎ > ‎

Zurrumurruak

publicado a la‎(s)‎ 2 feb. 2018 23:29 por Koldo Alijostes Bordagarai
Duela gutxi Kolonbia-Euskadi barruan zurrumurruen aurkako ekitaldi polita eta anitza egin genuen. Batetik, 2. batxikoak 1. batxikoengana eta 4.DBHko ikasleengana joan ziren, joko eta simulazioen bidez ulertarazteko noraino kaltetzen gaituzten zurrumurruek. Bigarrenik, hainbat ikaslek integrazioa bultzatzen duten elkarteen testigantzak erakutsi zizkiguten. Bestetik, Omayma gazte marokotarrak bere esperientzia paregabea azaldu zigun, alaitasun eta malko hunkigarriez, gure artean integratzeak eman dion lana aditzera emateko, kuskus goxoarekin batera. Bukatzeko, musika tresna exotiko batzuen erakusketa ere izan genuen. Zapore oneko eguna!

Comments