BERRIAK‎ > ‎

Zeri kantatzen diogu euskaldunok?

publicado a la‎(s)‎ 3 abr. 2019 22:58 por Webgunea Koldo Mitxelena
Luxuzko bixitariak izan ditugu 2.batxilergoan. Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda etorri zaizkigu gurera, eta elkarrekin tarte polita igaro dugu. Euskal kantagintzaren inguruko gogoetak ekarri dizkigute institutura, hain zuzen ere, euskal idazleek idatzitako letrekin sortutako kantuak entzuteko aukera izan dugu, eta gure identitatearen inguruan, entzuten dugunaren inguruan, dauzkagun erreferente kulturalen inguruan hausnartzeko aukera izan dugu. Eskerrik asko gurera etortzeagatik.
Comments