BERRIAK‎ > ‎

SPEAKERRA, MINTZAGORA

publicado a la‎(s)‎ 23 feb. 2018 0:09 por Koldo Alijostes Bordagarai
Lehengoan Speakerraren hirugarren edizioa ospatu genuen. Eta oso gustura berriz ere, jendearen partaidetza ikusita. Ikasleak askatu egin dira eta barruari atea ireki diote, nor bere neurrian. Eskolaz, sexuaz, amodioaz, emakumeaz, adierazpen askatasunaz, arrazakeriaz, teknologia berriez edota zoriontasunaz... 14 eztabaida gune jarri genituen martxan eta umore onean bi orduz jardun genuen. Kuriositate bezala, Speakerrak dinamika propioa hartzen du; hots, giroak eramanda, eztabaida aurrera doan heinean gai zaharrek gai berriak eragiten dituzte, jende berriarekin. Zoragarria berriro ere 4. DBHkoen odol freskoa eta kemena; baita etorri zitzaigun ikasle ohiarena ere. Aurrera!

Comments