BERRIAK‎ > ‎

SPEAKERRAK BETE GAITU

publicado a la‎(s)‎ 13 feb. 2019 8:23 por Koldo Alijostes Bordagarai
Speakerra egin dugu berriro gure ikastetxean, 4. edizioa aurten! Batxilergoko ikasle guztiak, DBHko Filosofiakoak, Dibertsifikaziokoak eta Osagarrikoak ere atera dira, eta irakasleokin batera eztabaida gune sutsu bihurtu dugu patioa, haize frexkuari partida irabaziz. Oraingoan 15 eztabaida-mahai atera ditugu eta ia denek mantendu dute indarra saio osoan zehar. Eskerrak eman nahi dizkiegu DBHko gure gazteei eta Ekialdetik etorritako gonbidatuei eta, noski, Lennonen "Imagine" zuzenean eskaini digun June Calvori. Baita ere eta bereziki gainera, mahaietako prestatzaileei, ondo baino hobeto ekarri dituztelako jorratuta gaiak. Aurrera hitza ahoz aho!
Comments