BERRIAK‎ > ‎

SIRIAKO HITZALDIA

publicado a la‎(s)‎ 15 ene. 2019 2:00 por Koldo Alijostes Bordagarai
Ikasturte honetan ere Siriako gatazka humanitarioaren berri eman digute Alepotik bertatik abiatuz. Oraingoan Yahia izan da hizlaria, Rubaren emaztea. Yahia udaberri arabiarra hasi eta gutxira etorri zen gurera, beka baten laguntzarekin EHUn ikasketak bukatzera. Errefuxiatua da, eta haren aurpegia goxotasunez mintzo bada ere hitzaren gordintasunak zeharo esnarazi gaitu. Familia hil diote. Mendeku gogorik? Nola lagundu ahal dugu? Arrazakeriarik jasan al duzu Gasteizen? Erantzun zintzoak eta zuzenak izan dira, intelektual baten adierazpen hausnartuak emanak. Baina egun batean bere bila ere etorriko direla uste du, ez dutelako kanpoko lekukorik nahi. GU gara hortaz zure lekukoak, Yahia.
Comments