BERRIAK‎ > ‎

Senperetarrak gurekin

publicado a la‎(s)‎ 22 dic. 2017 22:55 por Koldo Alijostes Bordagarai   [ actualizado el 22 dic. 2017 22:56 ]
Abenduaren 11tik 15era  Senpereko Arretxea Ikastetxeko hainbat ikasle gurera etorri dira gure DBH 2ko frantseseko  ikasleekin "ARTHA"dantza proiektuan parte hartzeko. Proiektu hau Euskal Herriko hainbat ikastetxetan egiten ari da eta Iparraldeko bi dantzari profesionalek dantza-eskolak eman dizkiete Arretxeko eta Koldoko ikasleei.
Esperientzia zoragarria izateaz gain, aukera paregabea eskaini die gure ikasleei Senpereko ikasleak ezagutzeko eta aste ahaztezin bat elkarrekin igarotzeko. Datorren maiatzean bisitan joango gatzaizkie Senperera proiektuaren bigarren atala jorratzeko.

Ordurarte huntsa izan!

Comments