BERRIAK‎ > ‎

"Oroimenaren Harra" OROIMEN HISTORIKOAREN INGURUKO WEBGUNEAREN AURKEZPENA

publicado a la‎(s)‎ 24 oct. 2019 1:46 por Koldo Alijostes Bordagarai   [ actualizado el 27 oct. 2019 23:44 ]
Atzo, Koldo Mitxelena institutuan “Oroimenaren harra” web-orria aurkeztu dugu. Webgune honen helburua, oroimen historikoaren inguruan Euskal Herrian egin diren makina bat lan gune bakar batean biltzea da, hain zuzen ere, hezkuntzan lanean gabiltzanok gai hau eskolara eramatea errazago izan dezagun. 
Ikastetxeko hainbat irakasle lanean aritu dira egitasmo honetan. Web-orrialde honetan ikastetxean bertan sortutako zein kanpoko hainbat adituk egindako lanak bildu ditugu, guztiak memoria historikoaren inguruan sortutakoak. Hasiera batean institutuan bertan erabiltzeko sortu bazen ere, Euskal Herri osoko irakasleen artean zabaltzea komenigarria iruditu zaigu.
Proiektu hau auzolanean sortu da, eta bide horretatik jarraitu nahiko genuke. Guztiontzat irekia izatea gustatuko litzaiguke, eta ongietorriak izango dira ekarpenak.
Prentsaurrekoan, egitasmoari babesa ematen, Amaia Serrano (EHUko irakaslea eta 1936ko Gerra euskal nobelagintzan tesiaren egilea) eta Txema Flores (irakaslea eta Araba Gerra 1936 liburuaren egilea) izan ditugu.

Comments