BERRIAK‎ > ‎

Mitologia pasarteak: Mitologia tailerreko arte erakusketa

publicado a la‎(s)‎ 24 abr. 2018 2:53 por Koldo Alijostes Bordagarai
DBH 3. mailako Mitologia tailerreko ikasleok erakusketa bat antolatu dugu. Apirilaren 23-tik maiatzaren 14-ra arte egongo da ikusgai, lehenengo solairuko pasabidean (3A eta Musika gela parean). 
Bertan, mitologia gaia duten eskulturak eta pinturak aukeratu eta aztertu ditugu. Greziar eta erromatar mitologia izan da hauen inspirazioa eta mitologia pasarteak azaltzen dituzte. 
Greziar zibilizazioaren eta Aro Garaikidearen bitartekoak dira eta horien artean arte estilo desberdinak aurki ditzakegu: Errenazimentua, Barrokoa, Neoklasikoa, Sinbolismoa… Egileak ere ugari dira, besteen artean, Michelangelo, Caravaggio, Bernini, Picasso edo Salvador Dalí. 
Artelan horien protagonistak, berriz, jainkoak, heroiak eta beste pertsonai mitologikoak dira. 
Erakusketa bisitatzeko gonbitea egiten dizuegu, atsegin izango duzuelakoan.
Comments