BERRIAK‎ > ‎

Mercedes faktorian

publicado a la‎(s)‎ 5 ene. 2020 17:32 por Webgunea Koldo Mitxelena   [ actualizado el 5 ene. 2020 17:39 ]

Joan den abenduaren 17an, asteartean,Industria Teknologia ikasgaiko batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasle eta irakasleok Mercedeseko faktoria bisitatzen izan ginen Gasteizen. Sartu ginenetik fabrikaren tamainak harritu gintuen. Barruan, Mercedes furgoneten karrozeriak nola lantzen eta muntatzen diren ikusi ahal izan genuen. Lanen robotizazio-maila
handia hauteman genuen. Ondoren, pintura atalean pintatzeko prozesu konplexua azaldu ziguten.Horren ondoren muntaia pabiloira autobusez joan ginen. Hemen “paseotxo bat“ eman genuen muntaia katean zehar. Bertan, ibilgailuan, nola ipintzen zituzten elementu ezberdinak kusi ahal izan genuen. Ikaragarria iruditu zitzaigun prozesu horren plangintza eta
antolaketa, karrozeria sartzen denetik bezeroari entregatzeko prest dagoen ibilgailua ateratzen den arte.
Comments