BERRIAK‎ > ‎

MAGNA GREZIARAKO BIDAIA

publicado a la‎(s)‎ 19 dic. 2018 0:36 por Koldo Alijostes Bordagarai
χαιρετε!
Azterketa astea eta gero , 2. mailako Grekerako ikasleok Magna Greciara abiatu ginen; Sicilia. Nahiz eta lau egun baino ez egon, leku asko ikusi genituen: Catania, Siracusa eta Taormina. Hotela Catanian zegoen eta bertan antzerkia, anfiteatroa eta hainbat eraikuntza greko eta erromatar ikusi genituen. Momentu batez gladiadoreak sentitu ginen, ezpata, ezkutu eta guztiz. Hunkigarria izan zen ikasitako guztia bertan ikustea.
Ez zitzaigun ahaztu bertako janaria dastatzea, aranciniz, pastaz, pizzaz, cannoliz.... bete genuen gure sabela. Euritakoa erabili genuen, baina Gasteizen ez bezala, eguzkitik babesteko. Oso bidaia interesgarria izan zen eta zalantzarik gabe errepikatzeko modukoa.
Arrivederci!
Comments