BERRIAK‎ > ‎

LANBIDE HEZIKETA

publicado a la‎(s)‎ 3 jun. 2018 22:53 por Koldo Alijostes Bordagarai   [ actualizado el 3 jun. 2018 22:54 ]
Pasa den asteartean, 4 DBHko ikasle batzuk Gasteizko Lanbide Heziketako bi ikastetxe ezagutzera joan ziren.
Lehendabizi, Mendizabala Institutura hurbildu ginen. Soilik, aurretik aukeratutako zikloak bisitatu genituen (ikasleen interesaren arabera) : elektromekanika, karrozeria,mekanizazioa, estetika, inprimaketa grafikoa,..eta abar. Hau ikusi eta gero LHk eskeintzen duen heziketa zabalaz jabetu ginen.
Mendizabalatik atera eta “Ciudad Jardín” Institutura abiatu ginen. Zentro honetan, hasieran ondo emandako azalpen batzuk jaso eta gero, Merkataritza, Administrazioa eta Informatikako zikloak ezagutzeko aukera izan genuen. Bisita bukatu ondoren, autobusa hartu eta berriro gure Institutura. Uste dut Lanbide Heziketa hobeto ezaguzteko hurbilketa polita izan zela.
Comments