BERRIAK‎ > ‎

Koldo Mitxelena Radio Euskadin: Euskadiko hezkuntzaren egoeraz hizketan.

publicado a la‎(s)‎ 23 oct. 2018 9:40 por Koldo Alijostes Bordagarai   [ actualizado el 23 oct. 2018 9:53 ]
Pasa den asteazkenean, urriaren 10ean, Radio Euskadiko “Boulevard” programak Euskadiko Hezkuntzaren inguruko 45 minutuko saio bat eskaini zuen. Hori dela eta, Euskadiko Eskola Kontseiluko presidentea, Neli Zaitegi, gonbidatu zuten. Irrati saioan, besteak beste jorratutako gaiak hauek izan ziren:
hezkuntzako gastua, berrikuntza metodologikoak, irakasleriaren prestakuntza eta motibazioa, baita Hezkuntza Publikoan sartzeko irakasleen hautaketaren prozedura ere. Saio honetan Koldo Mitxelena zuzendariak, Marisa Viteri, eta zuzendari ohiak, Amparo Montero, ere parte hartu zuten. Honako grabazio honetan haiek esandakoa entzutera animatzen zaituztegu.
Halaber, saio osoa entzuteko aukera izango duzue esteka honen bitartez.
Comments