BERRIAK‎ > ‎

JAKIN_MINA 2018-19 ZIURTAGIRIEN BANAKETA

publicado a la‎(s)‎ 10 jun. 2019 3:33 por Koldo Alijostes Bordagarai
Maiatzaren 29n DBH4ko hiru ikasleok, Nora Uribe-etxebarria, Nahia López eta Joseba Urizar, Artiumera abiatu ginen. Bertan Jakin-Mina proiektuan parte hartzeagatik, Cristina Uriarte delegatuak saria eta diploma eman zizkigun. 
Ondoren, Artium museoaren bisita gidatua egiteko aukera izan genuen. Jakiunde akademiaren helburua gure gizartean Zientzien, Arteen eta Letren jakintza zabaltzea da; hau dela eta, Jakiundek Jakin-mina jardueraren zortzigarren edizioa antolatu du Euskal Autonomia Erkidegoan, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), eta Mondragon Unibertsitatearen lankidetzarekin.
Comments