BERRIAK‎ > ‎

Irteera Bibat Museora

publicado a la‎(s)‎ 13 may. 2018 11:05 por Koldo Alijostes Bordagarai
Maiatzaren 2,3, eta 4ean, DBH lehen mailako ikasleak Gasteizko Bibat Museoan egon ziren. Azken ebaluazio honetan Historiaurrea eta Antzinaroa aztertzen ari garenez, bertan aro hauei buruz duten materiala ezagutzera joan ziren. Aukera izan zuten Paleolito eta Neolito garaiko objektuak gertutik ezagutu eta esku artean edukiz, garai haietako gizakiek nolako bizimodua zuten hobeto ulertzeko. Esperientzia interesgarria eta baliagarria izan zelakoan gaude beraien parte hartze aktiboa ikusita.
Comments