BERRIAK‎ > ‎

INSPIRA PROIEKTUA

publicado a la‎(s)‎ 6 mar. 2018 1:14 por Koldo Alijostes Bordagarai   [ actualizado el 6 mar. 2018 1:24 ]
INSPIRA nesken bokazio zientifiko eta teknologikoa bultzatzeko Euskadiko proiektu berritzaile bat da, sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarritzen dena. Ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren alorreko zenbait emakume profesionalek ikasleen artean STEAMak (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzen dituzte.

2016-2017 kurtsoan erkidegoko hainbat ikastetxetan martxan jarri zen, bereziki Lehenengo Hezkuntza. Kurtso honetan Koldo Mitxelenako ikastetxeak parte hartu du, hain zuzen ere 1. DBHko 4 taldetan, eta gure artean Maite Ortiz de Zarate (Tecnalia) eta Miriam Saénz (Fagor) izan ditugu aholkulariak.
Oso esperientzi positiboa izan da eta jarraipena emateko asmoa dugu datozen deialdietan.

http://inspirasteam.net/eu/

ARGAZKIAK
Comments