BERRIAK‎ > ‎

ROMA, CITTÁ ETERNA

publicado a la‎(s)‎ 26 mar. 2019 23:29 por Webgunea Koldo Mitxelena   [ actualizado el 31 mar. 2019 15:00 por IKT Koldo Mitxelena ]


Loreak, bonboiak, euritakoak, bokatak, bizkotxoak, Gabonetako saskia, Gure Kasa...den-dena saldu eta jan ostean, Erromara joan gara, martxoaren 14an, goiz- goizean.


Erromari cittá eterna deitzen diote eta egia da. Bere kaleetatik urteak eta urteak pasatu dira garai bakoitzak bere aztarnak utziz: Coliseo, Panteoia, Piazza Navona, Basilika San Pietro, Fontana de Trevi… Erromako kaleak  museo irekiak dira eta gainera kale horiek jendez beteta daude. Bizi-bizia da Erroma.


Ibili gara, bai!! Gure ikasleak onenetarikoak direla erakutsi digute. Egunero maratoi erdia egin dute. Bertako gidek ere esan digute inoiz ez dutela ikusi horrelako publikorik, jakiteko  gogoekin eta gaia kontrolatzen duena.


Hala ere, nahiz eta kilometroak egin,  egunak ez dira nahiko izan den-dena ikusteko. Baina, ez dago inolako  arazorik. Txanpona bota dugu Fontana de Trevin, beraz, baietz bueltatu!!


A presto, Roma!


Comments