BERRIAK‎ > ‎

HIZKUNTZA IKASTAROAK ATZERRIAN

publicado a la‎(s)‎ 25 oct. 2017 0:28 por Koldo Alijostes Bordagarai
Gaur argitaratu da, atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia egiten duena, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat. Derrigorrezkoa da eskatzaileak eskaera egitea, eredu normalizatuan. Eredu hori esteka honetan dago. Deialdiaren inguruko gainerako informazioa hemen ere aurkituko duzu: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2017/hizkuntza-atzerri/y22-izapide/eu/ Deialdiari dagokion agindua EHAAn argitaratu eta hilabeteko epean egongo da eskuragarri inprimaki hori (urriaren 24tik azaroaren 23ra, biak barne). Gogoratu nahi dizut ikasleak berak bete behar duela formularioa (ez ikastetxeak). Gero, inprimatu eta sinatu ondoren, ikastetxean aurkeztu behar du (hori egiteko azken eguna: azaroaren 24a, egun hori barne). Arazorik izanez gero, jarri kontaktuan ikastetxeko idazkaritzarekin ( 945262233)

Comments