BERRIAK‎ > ‎

GREZIAKO BIDAIA

publicado a la‎(s)‎ 9 abr. 2018 1:34 por Koldo Alijostes Bordagarai   [ actualizado el 9 abr. 2018 1:42 ]
Aze bidaia borobila batxiko Filokoena Greziara!! Ezin ahaztu ikusi eta bizitakoa. Partenoiak gure argazkiengatik galdetzen du. Hefestoren tenpluan Sokrates guri begira utzi dugu, irribarrezka, bere epaiketatik aspertuta atera eta gero. Philopapposeko mendixkan otsoak uluka geratu dira gure zain. Delfoseko Pitiak orakulua irakurri du ea noiz itzuliko garen galdezka. Korintoko kanalari ura dario begietatik. Epidauroko teatroan Euripides eta Sofokles oraindik algaraka daude gure antzerkiak ikusita. Mizenaseko harriek goroldioa galdu dute. Atenaseko dantzalekuko kaiola hutsik sentitzen da orain, eta atenastarren herri-dantzen erritmoa ezpainetan itsatsi zaigu. Gero arte...

Comments