BERRIAK‎ > ‎

GENERO ESTEREOTIPOAK APURTZEN

publicado a la‎(s)‎ 18 ene. 2018 23:51 por Koldo Alijostes Bordagarai   [ actualizado el 18 ene. 2018 23:52 ]
Zer da emakumea izatea? Eta gizona izatea? Zer estereotipo daude kontzeptu horien atzean? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuten saiatu dira Irantzu Varela (Faktoria Lila kordinatzailea) eta Asier Santamaría (Dibersitate afektibo-sexualaren aditua) gure batxilergoko ikasleekin batera. Aditu hauek bi tailer garatu zituzten: Irantzuk neskeekin "Desprincesamiento" eta Asierrek mutileekin "Roles de masculinidad". Behin gaia bi ikuspegi desberdinetatik jorratuta, batxilergoko ikasle guztiak elkartu ziren dinamizatzaileekin eta ondorioak atera zituzten. Ekintza hau Batxilergoko Berdintasun Batzordeak antolatu zuen. Batzordea 36 ikaslez eta 6 irakaslez osatuta dago eta hainbat ekintza egiten dira kurtsoan zehar Berdintasuna sustatzeko. Mila esker Irantzu eta Asier, eta Berdintasun Batzordea osatzen dutenak.

Comments