BERRIAK‎ > ‎

GAUR EUSKARAREN EGUNA OSPATUKO DUGU

publicado a la‎(s)‎ 1 dic. 2017 0:05 por Koldo Alijostes Bordagarai   [ actualizado el 1 dic. 2017 0:13 ]
Ostiral honetan Euskararen Eguna ospatuko dugu, urtero bezala, oraingoan abenduaren 1ean. Badakigu zergatik? Ba abenduaren 3a, aurten igandea, Euskararen Egun Internazionaltzat hartzen delako. Aiba! Zergatik abenduaren 3a? Frantzisko Xabierren heriotza ospatzen dugulako. 
DBHn KOLDO MITXELENAKO KAMISETAZ jantzita etorriko gara eta irakasleek ikasleeei EUSKARA NON IKASI zuten, pasarte, bizipen, ... kontatuko diete.
Ondoren 3. orduan, DANTZA PLAZA IZANGO DUGU, PINTXO LEHIAKETA ETA TXOKOLATADA!!! ·
Batxilergoan, 12etatik aurrera egingo ditugu ekintzak, azken bi orduetan bakarrik, baina ekintza potenteak!
12etan Batukadaren zalapartak pasabide guztietatik jendea eramango du goitik behera... Badator jaia!!! Eta ekintza simultaneoekin hasiko gara: mus txapelketa (liburutegian), euskaraokea (gimnasioan) eta jokoak, hots, arrautz-lasterketa, zaku-lasterketa, lokotx-bilketa eta zapi-lasterketa (patioan denak). Horretan ikasle guztiek hartuko dute parte, nor bere nahien arabera taldekatuta, eta Batzordeko ikasleak izango dira ekintzetako arduradunak. 
13etan sokatira lehia mundiala ospatuko dugu. Hor mailaka arituko gara kanporaketan... 1.Batxikoen artean, 2.Batxikoen artean, Diberrekoen artean (Osagarrikoekin batera), eta Diberrekoak irakasleen aurka. Batxikoen arteko onenak eta Diber-irakasleen arteko onenak elkarren norgehiagokan arituko dira final handian... Txatxaaaan! Eta bukaeran letrak zientzien kontra. Eta, azken tiraldia ba... "denok denok aurka".
Bukatzeko, 13etatik aurrera Dantza Plaza izango dugu, Osagarrikoek sukaldetik ekarritako pintxo goxoak lagunduta. Trikitiaren soinuarekin ... "DENOK DANTZARA".

Eguraldia ez dugu lagun izango baina... ANIMO! Denok euskararen alde!

Comments