BERRIAK‎ > ‎

Formazioa: Zibersegurtasuna eta sare sozialak

publicado a la‎(s)‎ 12 mar. 2019 3:27 por Koldo Alijostes Bordagarai   [ actualizado el 12 mar. 2019 11:12 ]
Vital fundazioaren bitartez datorren martxoaren 13an, asteazkenean, 18:00etan zibersegurtasun inguruko 2 orduko saio hezigarri bat antolatu dugu, hain zuzen ere adin txikikoak arlo digitalean hezteko gomendatutako arauak ezagutzeko: hezkuntza-baliabideak, gomendatutako adinak, gurasoen kontrola, arauak eta mugak edota sare sozialen arriskuak. Aurreko astean holako formazioa ikasleekin egin dugu, eta hauetariko batzuek sare sozialak sarritan era desegokietan erabiltzen dituztela jabetu gara (irudi pertsonalak zabaltzen dute...).
Mezu honen bidez parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, familien inplikazioa ezinbestekotzat jotzen dugu gero eta ugariagoak baitira erabilera desegoki horrek sortzen dituzten gatazkak.
Izena emateko bidali posta bat helbide honetara: edortadelorenzo@gmail.com edo deitu telefono honetara 662467465 17:00etatik 19:00ak arte
Comments