BERRIAK‎ > ‎

EUROPAKO 33. KYOKUSHIN TXAPELKETA

publicado a la‎(s)‎ 28 nov. 2019 2:43 por Koldo Alijostes Bordagarai
Joan den Urriak 25 eta 26 Europako 33. Kyokushin txapelketa ospatu zen Vila do Conden (Portugal), Oportotik 30 kilometrotara. Koldo Mitxelena BHI-tik Ekaitz Pinedok eta Maddi Baronak hartu zuten parte. Ekaitz, Kata eta Kumiten aritu zen eta Maddi Katan. Kata hitzak, “Japoniazko dantza folklorikoa” esan nahi du, mugimendu desberdinak egitean datza eta bakarka egiten da. Kumite hitzak, “borroka” esan nahi du eta beste pertsona baten aurka jokatzen da. Buruko kaskoa, babesle torakoa , ukabil eta hanketako babesleekin kategoria horretan. Kata, tatamiaren gainean egiten da eta 5 epaile daude. Horiek, puntuatzen dute eta beste pertsona bat dago guztia apuntatzen ordenagailuan. Puntuazio altuena eta baxuena baztertzen dira eta beste hiru zenbakiekin egiten da media. 
Ekaitz bi espezialitatetan Europako txapelduna geratu zen lehen postua lortuz eta Maddi Katako espezialitatean. Europan Karateko 2 espezialitate horiek praktikatzen dituzten herrialdeetako kideen aurka aritu ziren: Kroazia, Polonia, Portugal, Israel, Norvegia, Holanda, Kazakhstan, Errusia, Frantzia, Hungaria, Serbia, Belgika... 
Gasteizko Yin Yang gimnasiotik 20 pertsona joan ziren, haur eta helduen kategoriak kontuan hartuz. Maddiren hitzetan: “gure familiako kideak ere etorri ziren eta oso pozgarria izan zen guretzako, nerbioak uxatzen lagundu zigutelako eta animo handiak eman zizkigutelako”.
Comments