BERRIAK‎ > ‎

eTwinning Demo Party proiektua

publicado a la‎(s)‎ 20 nov. 2019 12:05 por Koldo Alijostes Bordagarai   [ actualizado el 20 nov. 2019 12:07 ]
2019-2020 ikasturtean nazioarteko eTwinning proektuekin hasi gara. Batxilergoko ikasleak Demo Party proiektuan parte hartzen ari dira Europako beste 13 ikastetxerekin batera. Irailean ikastetxeak aurkeztu genituen eta denon artean aurkezpen bat osatu genuen. Proiektuaren foroan eskola trukatzeko proposamena luzatu genien. Hasieran, KM ikasle batek bakarrik aukeratu zuen! Baina jada Poloniako eta Austriako ikasle batzuk gure ikastetxea aukeratu dute hemen egiten ditugun jarduerak eta proiektuak gustuko dituztelako. Europako hizkuntzen egunaren bueltan kilima aldaketarekin lotutako hiztegia osatu genuen eta Gimkit jokoa probatu genuen horretan oinarritutako galderekin. Urrian bideo konferentziekin hasi ginen eta Belgika eta Poloniako ikasleak ezagutu genituen. Proiektuaren barruan Europako 
Code Astea ere ospatu dugu. Europeanako blogaren informazioa irakurriz batera zerrapoak askatu ditugu gelatik ihes egiteko. Azarorako artea eta ingurumenarekin lotutako jarduerak prest ditugu. Azterketekin amaituta, berriro heldu diogu proiektuari!
Comments