BERRIAK‎ > ‎

ERREKALEORRERA

publicado a la‎(s)‎ 10 ene. 2018 22:42 por Koldo Alijostes Bordagarai
Aurrekoan txango eder askia egin genuen Errekaleorreko komunitatea ezagutzeko asmoz Batxilergoko bigarren mailakook. Bertan, iaz bezala, sozietate autogestionarioak nola funtzionatzen duen erakutsi ziguten, xehetasun handiz, eta agertzen diren kontraesanak ere ezagutu genituen. Zer da demokrazia? Nolakoa izan behar du talde lanak eta lanaren banaketak? Zer da elkar bizitzea? Hizketaldi atseginean jardun genuen, nahiz eta tokia umel eta hotz egon. Harrera egin ziguna pozik zegoen auzoaren kanporaketa atzeratuko delakoan. Eta eguzki-panelen eraginkortasunaz ere baikor agertu zen. Ilusioa ez baitzaie hoztu.

Comments