BERRIAK‎ > ‎

Emakumeak Gasteizko historian

publicado a la‎(s)‎ 19 feb. 2019 0:02 por Webgunea Koldo Mitxelena
Pasa den astean, DBH 4. mailako ikasleek, Gasteiz, hiri hezitzailea Udaleko Hekuntza programaren barruan jarduera berri batean hartu zuten parte: Ikusarazi beharreko historia: emakumeak Gasteizen ibilbidean, hain zuzen. Ibilbideak emakumeek Gasteizko historiari egin dioten ekarpena erakutsi zigun. Bi orduz, erdiguneko eta zabalguneko zenbait leku eta eraikin bisitatu eta emakumeek hezkuntzan, lanean, kulturan, artean, erlijioan, aisialdian, politikan eta abarretan izandako eginkizun garrantzitsuak ezagutu genituen. Historiara hurbildu ginen, emakumeak ere horren parte direla nabarmenduz.
Comments