BERRIAK‎ > ‎

ATAPUERKA

publicado a la‎(s)‎ 19 dic. 2019 1:25 por Koldo Alijostes Bordagarai   [ actualizado el 19 dic. 2019 1:26 ]
Aurten ere Atapuerkara joan gara Batxiko lehen mailako guztiok. Uste genuen aukera paregabea izango zela gizakiaren jatorria eta zerizana atzemateko. Eta espektatibak bete ziren, eguraldi kaxkarra izan arren. Luzy ospetsutik Homo Sapiens-eraino, Darwinen itsasontzia, silexaren erabilera erremintak egiteko, ehizerako tresnetan gure ikasleen abilezia eta baita sua egiterakoan ere... denetik deskubritu eta probatu genuen. Eta gure umorea gradu altuan mantendu ere bai. Bikain!
Comments