BERRIAK‎ > ‎

ATAPUERKA

publicado a la‎(s)‎ 31 oct. 2017 0:41 por Koldo Alijostes Bordagarai
Pasa den astean Atapuerkara joan ginen Batxiko lehen mailako guztiok. Uste genuen aukera paregabea izango zela gizakiaren jatorria eta zerizana atzemateko, eta horregatik jarri ginen bi mintegiok ados. Eta... espektatiba guztiak gainditu genituen. Zoragarria!! Bai eguraldia, bai aurkikuntzak, eta baita giroa ere. Luzy ospetsutik Homo Sapiens-eraino, Darwinen itsasontzia, silexaren erabilera erremintak egiteko, ehizerako tresnetan gure ikasleen abilezia eta baita sua egiterakoan ere, Europako aztarnatagi bikainenaren zirrara... denetik probatu genuen. Hori bai... beroak uneoro lagundu zigun, baina humorea ere gradu altuan mantendu genuen. Bikain!

Comments