BERRIAK‎ > ‎

ATAPUERCARA IRTEERA

publicado a la‎(s)‎ 7 nov. 2018 2:54 por Koldo Alijostes Bordagarai
Aurten ere 1. Batxilergoko ikasle guztiak Atapuercara joan dira. Filosofia eta Fisika-Kimikako departamentuak antolatua gure ikasleek gizakiaren eboluzio eta hominizazio prozesuaren inguruan gehiago ikasteko aukera izan zuten. 
Eguraldiak lagundu ez zigun arren, Burgoseko Gizakiaren Eboluzio Museoan eta gero Atapuercako indusketa gunean monitoreen azalpen bikainak arretaz entzun genituen. Bukatzeko, ikasleek modu praktiko batean tresnak nola sortzen zituzten, sua pizten edota ehiza teknika ezberdinak zuzenean ikusteko eta praktikatzeko aukera izan zuten.

Comments