BERRIAK‎ > ‎

Arrikrutz-eko irteera

publicado a la‎(s)‎ 1 abr. 2019 22:55 por Webgunea Koldo Mitxelena   [ actualizado el 2 abr. 2019 9:30 por Koldo Alijostes Bordagarai ]
Pasa den martxoak 1ean, 2. Batxilergoko Geologia eta Geografiako ikasleak Arrikrutzeko kobak bisitatzera joan ziren. Oñatin kokatuta daude. Bertara heltzean, hasieran, hango irakasleek aurkezpen txiki bat egin zuten, ikasleek ikusiko zuten erliebe karstikoari buruz. Ondoren, kobazulora sartu eta gida batzuekin, lurpeko eremua behatzeko aukera izan zuten. Bertan bizi diren eta bizi izan diren izaki bizidunen inguruan ere gehiago jakin izan zuten.
Comments