BERRIAK‎ > ‎

Armentiako erromanikoaren misterioak

publicado a la‎(s)‎ 14 ene. 2020 0:28 por Webgunea Koldo Mitxelena

Hauspoa programaren barruan Batxilergo 2. mailako ikasleak Armentiako Basilikako misterioak ezagutzen egon ginen. XVIII. mendeko zaharberritzeak guztiz ezkutatu zuen basilika erromanikoa: eskulturak lekuz aldatu eta atarian pilatu, horma originalak, zinborioa eta beste elementu batzuk estalki eta horma berrien atzean gorde… Egituran zein eskulturetan agertzen diren munstro eta pertsonaien atzean dauden istorio eta kuriositate horiek ezagutu genituen bertatik bertara. Inguruko ondarea ezagutuz eskolako edukietara, zehazki Arte Erromanikora, hurbildu ginen.
Comments