BERRIAK‎ > ‎

Ali Salem Iselmu Saharako idazlea gure Literatura Unibertsaleko ikasleekin

publicado a la‎(s)‎ 24 ene. 2020 1:57 por Webgunea Koldo Mitxelena

Joan den asteazkenean, hilak 15, Ali Salem Iselmu idazle eta kazetari saharatarra gurekin egon zen. Ia ohikoa bihurtu den topaketa batean, Batxilergoko Literatura Unibertsaleko ikasleekin saio interesgarri batean aritu zen. Afrikako Mendebaldeko paisaiarekin lotura estua izan zuten poeten berri eman zigun; hizkuntza hasanian idazten zuten poeta nomadak ziren. Ali Salemek bere esperientziatik abiatu zen hitzaldian eta elkarrizketan, eta motz geratu zitzaigun ordu bateko tartea. Eskerrik asko, Ali Salem.
Comments