BERRIAK‎ > ‎

AHOGOXOAK

publicado a la‎(s)‎ 16 abr. 2019 2:01 por Koldo Alijostes Bordagarai
Pasa den astean, Mintzatxokolatean euskara batzordekook Ahogoxoen erronka egitea proposatu genien ikasleei, eta hainbat gelatan ikasle ugarik 5 egunez konpromiso hori hartzea erabaki zuten. 
Erronka aste honetan eraman dugu aurrera, eta behin bukatuta balorazioak bete ditugu. Bereziki balorazio ona jaso du 1A gelak, eta baita bertako 2 ikaslek ere: Maddi Navasek eta Intza Pagaldaik. 
Zorionak eman nahi dizkizuegu, eta baita gelakideei ere, haiek ere ezinbestekoak izan baitira hau guztia egiteko. 
Euskara batzordekook sorpresa bat genuen, eta institutu osoan ongien baloratu diren bi ikasle hauei proposamen bat egin zitzaien: 21.Korrikako lekukoa eramatea.
Comments