BERRIAK‎ > ‎

Achucarro Basque Center for Neuroscienceko ikertzaileak Koldo Mitxelenan

publicado a la‎(s)‎ 1 mar. 2019 23:16 por Webgunea Koldo Mitxelena
Otsailaren 26an Achucarro Basque Center for Neuroscience-ko hiru ikertzaile gurera etorri ziren 2.batxilergoko Biologiako ikasleekin haien esperientzia partekatzera. Ekintzak bi zati izan zituen. Hasierako hitzaldian haien lanaren nondik norakoak azaldu ziguten: zer aztertzen duten (mikroglia), nola egiten duten, … eta planteatu genizkien galdera guztiak erantzun zizkiguten. Bigarren zatia praktikoa izan zen eta laborategian erabiltzen dituzten teknika batzuk hurbilagotik ezagutzeko aukera izan genuen: elektroforesia prestatu, saguaren garunak ikusi eta mikroskopioan behatzeko garunaren ebakiak prestatu eta, azkenik, mikroskopiotik saguaren garuneko zelulak behatu. Oso interesgarria izan da. Mila-mila esker Sol, Mar eta Virginiari !!!!
Comments