BERRIAK‎ > ‎

2019-2020 ikasturtean gailu digitalak eskuratzeko diru-laguntzak.

publicado a la‎(s)‎ 30 sept. 2019 4:37 por Koldo Alijostes Bordagarai
portatil dell chromebook 3180
Nori dago zuzenduta : Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak. Dirulaguntza eskatu ahal izateko eskakizunak: 
• Ikasle onuradunak unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko beketarako edo ikasketa-laguntzetarako deialdiko beka bat jaso izana 2018-2019 ikasturtean, eskola-materialaren atalean. 
• Berdinak izatea laguntza-eskabideko gailu digitala eta ikastetxeak eskatzailearen talde osorako aukeratutakoa, eta gailu digitala 2018ko urriaren 3tik aurrera erosi izana. 
• Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira aurreko deialdietan dirulaguntza hau bera jaso zuten ikasle bekadunak. Aurreko deialdi horiek Hezkuntzako sailburuaren honako agindu hauen bidez arautu ziren: 2015eko irailaren 30eko Agindua, 2016ko irailaren 26ko Agindua, 2017ko irailaren 28ko Agindua eta 2018ko uztailaren 18ko Agindua. 
Betetzeko epea: 2019ko irailaren 26tik urriaren 25era, biak barne. 
Diru-laguntza eskatzeko jarraitu den prozedura edozein dela ere, fakturaren fotokopia aurkeztu beharko da ikastetxean artxibatzeko. 
Comments