BERRIAK‎ > ‎

1. Mintzatxokolatea

publicado a la‎(s)‎ 2 abr. 2019 22:33 por Webgunea Koldo Mitxelena
Pasa den asteazkenean, martxoaren 27an, 1. Mintzatxokolatea antolatu zuen euskara batzordeak DBHko eraikinean. Lehenengo edizio honetara DBHko ordezkari eta ordezkari-orde guztiak gonbidatu zituzten, eta txokolatearen eta pasta goxo batzuen laguntzarekin hizkuntza ohituren inguruan jardun ziren.
9 mahai desberdinetan egon ziren banatuak ikasleak, eta euskara batzordekoen lana izan zen elkarrizketak bideratzea. Benetan lan paregabea egin zuten. Mintzatxokolate honen helburuetako bat hizkuntza ohituretan eragitea izan zen, eta horren harira ikasleei erronka bat proposatu zitzaien: AHOGOXOEN ERRONKA.
Datorren astean, apirilaren 1etik 5era, hainbat ikaslek 5 egunez euskaraz aritzeko konpromisoa hartu dute, Ahogoxoak izango dira 5 egunez, eta gelakideek erronka hori aurrera eramaten lagundu beharko diete. BAIETZ LORTU!
Comments