BERRIAK‎ > ‎

1.DBHko ikasleak Leitzan

publicado a la‎(s)‎ 1 feb. 2019 23:46 por Webgunea Koldo Mitxelena
Pasa den ostegunean, urtarrilak 31, 1. DBHko 3 gela Leitzan izan ziren goiz pasa. Euskara irakasgaian, 1. hiruhilekoan, e-mail elkartrukea egin genuen Donostiako Lauaizeta insitututarekin, eta elkar ezagutzeko gogo handia genuenez, zita jarri genuen Nafarroako herri eder honetan. 
Oso goiz polita pasatu genuen Intxaurrondoko ikasleekin: herrian zehar ginkana egin genuen, Iñaki Perurenarekin eta bere alabarekin Peru Harri museoan izan ginen eta Oinatz Bengoetxea ere bisitan etorri zitzaigun. Ezin gehiago eskatu! 
Eskerrak eman nahi dizkiogu Leitzako udalari Karrapean lasai ibiltzeko erraztasun guztiak eman zizkigulako. Hotz galanta izan genuen, baina eguraldia ez zen oztopo izan gure jarduera guztiak aurrera eramateko.
Comments