Argitalpenaren data: Mar 9, 2017 6:26:15 AM
Lehengo ostegunean gure arteko euskaldun poloniarra den Monika Czernyren eskutik plazerezko emanaldia izan genuen Polonia gurera hurbiltzeko asmoz. Testuinguru historiko eta geografikoaren sintesiarekin mugen malgutasuna ikusi genuen, baita sozialismo sobietarraren ekarpenak eta mugak, erlijio eta etnien arteko elkarbizitzatik intolerantziara dagoen pausoa, Europarekiko mesfidantzak eragindako nazionalismo esklusiboa eta xenofobia, eta, noski, elizaren jarrera herrikoitik dogmatismo teokratikora egondako jauzia. Gu bezala herri migratzailea izanik, egun gazteak eta bereziki emakumeak esnaldi indartsua bizi dute. Jende zintzoa eta sendoa, oso lagunkoi egiten zaizikigu gure hizkuntza zein erraz maite duten ikustean. Ongi etorri, beti!